Konektatu
Pasahitza ahaztu duzu?
  • You Tube
Posta elektronikoa Pasahitza
Pasahitza ahaztu duzu?
Datuen erabilpen-politika

Mintzanet.net proiektua Datuen Babeserako Lege Organikoa (15/1999 LOPD) betetzera behartuta dago, beraz, eta bertan agertzen diren neurriak bete behar ditu, jatorri duen maramara* hizkuntza zerbitzuak S.L. enpresak aspalditik baitauka protokolo hori ezarrita. Hala, Mintzanetek dituen erabiltzaileengandik jasotako datu pertsonalak fitxategi batean bilduko ditu; horien jabea maramara* hizkuntza zerbitzuak S.L. da, Mintzanet proiektuaren sortzaile eta kudeatzailea. Datu horiek gure zerbitzua eskaini ahal izateko bakarrik erabiliko dira. Maramara* hizkuntza zerbitzuak S.L.-k, Mintzanet proiektuaren jabe eta kudeatzaile den heinean, harpidedunen datuekiko isiltasun profesionala beteko du eta bertako langile oro ere horretara derrigortua egongo da. Horrela, datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie utziko maramara* hizkuntza zerbitzuak S.L. ez den hirugarrenei. Mintzanet proiektuak hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek alda edo gal ez daitezen, bai eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin galarazteko ere. Erabiltzaileak baimena ematen dio Mintzanet proiektuko kudeaketa-taldeari bere datuak tratatzeko eta erabiltzeko, betiere zerbitzua eskaintzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, legean aurreikusitakoaren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei aurka egiteko eskubidea.