• You Tube
Posta elektronikoa Pasahitza
Pasahitza ahaztu duzu?

MINTZANETEK ETA ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUAK EUSKAL SORTZAILEAK ETA MUNDUKO UNIBERTSITATEKO IKASLEAK HARREMANETAN JARRIKO DITU


Mintzanetek berezko plataforma sortu du eta horretaz baliatuko dira munduan zehar dauden ikasleak euskal sortzaileekin solasaldiak eduki ahal izateko.


Interneti esker mundua inoiz baino globalagoa den honetan euskal sortzaileek ere sekula baino presentzia handiagoa izango dute nazioarteko unibertsitateetan: Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskaini ahalko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak mundu osoko 36 unibertsitateetan dituen euskara eta euskal kultura ikasleei.


Lehenbiziko saioa izan da eta bertan Eider Rodriguez idazleak eta Poznaneko (Polonia) Adam Mickiewicz Unibertsitateko ikasleek parte hartu dute. Amaia Donés irakasleak lagundu die ‘Katu jendeak’ liburuaren inguruko galderak prestatzen.


EIDER RODRIGUEZ IDAZLEAK ETA POLONIAKO IKASLEEK EGIN ZUTEN SAIOA

(Ikusiezinean bazabiltza egin klik hemen)


EUSKAL SORTZAILEEN SAIO GUZTIAK ONLINE

2013-11-8
Eider Rodriguez idazlea
(Ikusiezinean bazabiltza, saio guztiak youtuben dituzu, egin klik hemen)
Euskal Herriko data eta ordua:

Twitter:
Facebook:
Zalantzarik baduzu, idatzi hona:
info@mintzanet.net