• You Tube
Posta elektronikoa Pasahitza
Pasahitza ahaztu duzu?
Ongi etorri Mintzanet-era, bidelagun/bidelari hori:

Webgune honen bidez, euskaraz aritzeko aukera izango duzu:

- bidelari moduan, euskara hobetzen ari zaren hori, bidelagun bat topatuko duzulako bertan, zurekin aritzeko prest.

- bidelagun moduan, bertan duzun bidelari batekin ados jarri eta hark praktikatzeko aukera izan dezan.

Elkarrizketak binaka daude aurreikusita, askoren arteko elkarrizketa batean inor albo batera gera ez dadin.

Une honetan zerbitzua inplementatzen ari gara, baina izan duen arrakasta dela eta, dagoeneko baduzu konektatuta dagoen edonorekin jarduteko aukera.

Topa ezazu zeure bikotekidea! Bidelagun moduan sartuta, une horretan konektatuta dauden bidelariak ikusi eta zure ohiturekin (ordutegia, gaia, adina...) bat datorrena aukeratu ahal izango duzu.

Bidelariak, berriz, unean-unean konektatuta dauden bidelagunak ikusi eta norekin jardun aukeratu ahal izango du.

Bidelaria edo bidelaguna hizketan ari denean, komeni da bere egoeran hitz egin nahi dut / ezin dut hitz egin aukeratzea; hala, besteek ikusiko dute hizketarako prest dagoen, une horretan ezin duen edota beste norbaitekin ari den.

Aholkuak, funtzionamendu ona edukitzeko:

- Noizean behin F5 tekla sakatzea komeni dela (bidelari edo bidelagunen egoera berria (hitz egin nahi dut / ezin dut hitz egin) ikusteko.

- Mintzasaioa bukatzen dutenean, saioa ixtea komeni dela. Horretarako izenaren ondoan dagoen ikonoan sakatu eta saioa itxi aukeratu.

Euskal Herriko data eta ordua:

Twitter:
Facebook:
Zalantzarik baduzu, idatzi hona:
info@mintzanet.net